Edukira joan

Hemen zaude: Aldiak

Hezkuntza aldiak

Haur Hezkuntza

The English School ikastetxean, Haur Hezkuntzako helburu nagusia nesken eta mutikoen adimen garapena eta garapen fisikoa hobetzea da, beren erritmoa errespetatuz, euren beharretara egokituz eta beste neska eta mutikoekin batera beren bizipenez gozatzeko aukera emanez; horretarako, lehen haurtzaroko etapan hezkuntzak duen zeregina aurrera eramateko modu kualitatiboan prestatuta dauden aditu taldea, ondo banatutako eremuak, eta haurren beharrak asebetetzeko material egokia ditugu; horiez gain, nortasuna egituratzeko, irudimena pizteko eta norberaren autonomiaren garapena hobetzeko jarduera egokiak ere baditugu, eta nola ez, gurasoek eta Ikastetxeko langileek parte hartuko duten funtzionamendurako eredu bat ere bai.

Hori guztia ingelesez murgiltzeko sistema batekin bideratu ohi dugu, haurrek ingelesez modu naturalean komunikatzen ikastea ahalbideratzen duen sisteman, alegia. Hori dela eta, lasaitasun eta afektibitate giroa sortzen ahalegintzen gara haurrak seguruago senti daitezen eta egunez egun egokitzen joan daitezen; horretarako, hezitzaileen, ikastetxeko psikopedagogia taldea eta ikasleen gurasoen artean aztertutako eta adostutako Egokitzapen Planaren bidez burutu da. Hezkuntza aldi hau bi ziklotan banatzen da: Lehen Zikloa, hiru urtera arte; eta Bigarren Zikloa, hiru urtetik sei urte arte.

Lehen Hezkuntza

Hezkuntza aldi hau sei eta hamabi urte bitarteko haurrei dagokie. Haurrak adin horretan hasten dira komunikatzeko, pentsamendu logikorako, gizarte eta kultura ingurumenaren gaitasunak garatzen, baita beren ekimenaren mailaz mailako autonomia ere; hau da, ikaskuntza gehienen oinarriak finkatzen dira.

Haurra gizartean modu kritikoan eta sortzailean barneratu eta bizi dadin beharrezkoa den ikaskuntza egiten laguntzea da aldi honen helburu nagusia. Prozesua motibatzailea eta atsegingarria izanez gero, ikaskuntza hori eragingarriagoa izango da. Haurrak Lehen Hezkuntzan hasten dira bizitzarako eta elkarbizitzarako beharrezkoak diren baloreen sistemaren garantiza aintzat hartzen, eta horien arabera lan egiten, bizitzaren beraren esperimentazio eta aplikazio prozesuaren bidez.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hamabi urtetik hamasei urte bitartekoei dagokie. Aldi honetan, ikasleek aldaketa nabarmenak izan ohi dituzte: izaera fisikoan, adimenean, emozio izaeran eta izaera afektiboan; hori dela eta, beharrezkoa da alor horiek aintzat hartuko dituen eta irakaskuntza pertsonalizatua posible egingo duen hezkuntza eredua mantentzea, ikasleen interes eta motibazio desberdinei erantzungo dien irakaskuntza, banakoaren arreta, ikaskuntza adierazgarria, heziketa ebaluazioa eta orientazioa eredu didaktikoaren oinarrizko ardatzak izango den irakaskuntza, alegia; ondoko adin hauetako ikasleei egokitutako programak ere izango dira:

Hizkuntza Plana
Hamabi urte arte landu dituzten hizkuntzez gain (ingelesa, euskara eta gaztelania), DBHko ikasleek laugarren hizkuntza ezagutzen hasteko aukera dute. Hizkuntza desberdinei eskainitako dedikazioak, laguntza programek eta ikastetxearen kanpoko ziurtagiriek gure ikasleen hizkuntza aniztasun mendekotasunaren garapena bermatzen dute.
Hautazko tailerrak
Ikasleek tailer desberdinen artean hauta dezakete, beren interesen arabera: Nazioarteko Ingelesa, Matematika eguneroko bizitzarako, Dramatizazioa, Informatika, Frantsesa...
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Eguneroko curriculumean integratuta.
Ikerketa lanak
Aurkikuntzaren ikaskuntzan oinarritzen dira eta autonomia, kreatibitatea, lan kooperatiboa eta diziplina artekoa areagotzen laguntzen dute.
Sexu Hezkuntzaren Programa
Eguneroko curriculumean integratuta.
Orientazio Psikopedagogikoaren Programa
Irakaskuntzaren kalitatea hobetzen duen oinarrizko elementua, eta ikasle bakoitzaren ikasketa orientazioa, profesionala eta pertsonala.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

/inc/foot_eu.inc"); ?>