Edukira joan

Hemen zaude: Alor bereizleak

Hezkuntza proiektua

Alor bereizleak

Ikasle hirueledunak

The English School ingelesa-euskara-gaztelania irakasten dituen ikastetxe hirueleduna da; gaztelania eta ingelesa menderatzea bermatzen du, eta euskararen oinarrizko ezagutzak izatea bermatzen dio ikasleari, idatziz eta ahoz komunikatu ahal izateko gaitasunak, alegia.

Hiru hizkuntzak ikasgai anitzetako hizkuntza zabaltzaile gisa erabiltzen dira eta hezkuntza etaparen arabera indar handiagoa edo txikiagoa izango dute:

Ingelesa
Orduak astean
Euskara
Orduak astean
Gaztelania
Orduak astean
Haur Hezkuntza
1. zikloa
Urte 1etik 3 urtera
30 - -
Haur Hezkuntza
2. zikloa
3 urtetik 5 urtera
25 5 -
Haur Hezkuntza
2. zikloa
5 urte
23 5 2
Lehen Hezkuntza
6 urtetik 12 urtera
17 8 5
D.B.H.
1. zikloa
12 urtetik 14 urtera
9 10 11
D.B.H.
2. zikloa
14 urtetik 16 urtera
7 10 13

Ingelesaren irakaskuntza

Ikasleek ingelesa menderatzea da gure helburua, bai hizketan, baita idatziz ere. Irakaskuntzako jardueran, eskolaz kanpokoan eta osagarrian bultzatzen dugu ingelesaren irakaskuntza; eta noski, ikastetxeko eguneroko komunikazioan ere horixe da helburua.

Ingeles Sailak, gainera, hizkuntzara egokitzeko eta hori bultzatzeko programa prestatu du ikastetxean beharrezko ezagutzarik gabe sartzen diren ikasleentzat.

Eskolatze-aldi guztian zehar, gure ikastetxeko ikasleek kanpoko azterketen (Trinity College) beharren araberako ingeleseko probak egiten dituzte eta Cambrigde-ko Unibertsitateko azterketa ofizialekin amaitzen dituzte ikasketak (First Certificate eta Advance).

Euskararen irakaskuntza

Euskara ikastea oinarrizko eskubidea izateaz gain, gure gizartean gero eta beharrezkoagoa da; hori dela eta, ikaslea gure ikastetxera etortzen denetik, euskara modu atsegingarrian eta aberasgarrian ikas dezan ahalegintzen gara. Ikaslea bai hizketan, bai idatziz euskaraz komunikatzeko erraztasuna izan dezan ahalegintzen gara, ezagupen horiek barneratzea da gure ahalegina.

Eskola-orduetan euskara erabiltzea bultzatzen da Hezkuntzan, Fisikan, Teknologian, Hezkuntza Plastikoan... irakasbide den hizkuntzaz baliatuta; hizkuntza bera erabili ohi dugu jarduera osagarrietan eta eskolaz kanpokoetan ere.

Gaztelaniaren irakaskuntza

Haurrak 4 eta 5 urte dituenean hasten gara gaztelaniazko irakurketa eta idazketaren ikaskuntza irakasten, bide konstruktibista erabiliz. Txikiak ikastetxera joaten direnean, irakurketari buruzko hainbat gauzaren jakitun dira, eta hortik abiatzen gara; eguneroko ingurunearekin izandako elkarreraginari esker, hainbat logotipo eta hitz ikusten ohituta daude: beren izena, beren gurasoena...

Hortik abiatuta, apurka-apurka, haurrak hitzekin jolas egin dezan eta azken deskodeketara iritsi arte alderatu ditzan laguntzen diogu haurrari, hazten doan heinean, irakurmenak eta idazmenak zuzentzen dituzten arauak barneratzeko. Konstruktibismoan oinarritutako sistemaren oinarrizko helburua irakurketaren eta idazketaren irakaskuntza hizkuntza idatzian murgildutako ingurunean hazten eta hezten ari diren haurren bilakaera psikologikora egokitzea da.

Ikuspuntu honen premisa nagusia honetan datza: alfabeto kodea menderatu baino lehen ere testuak irakurri eta idatzi daitezkeela; gero eta adostuago dagoen idazketaren inguruan hipotesi desberdinak eraikiz ikasten dute haurrek, azkenean, egungo gure alfabeto sistemarekin bat egiten duen prozesuan, hain zuzen.

Azken finean, gure ustean, ikuspegi horrek ikaslea hizkuntza idatzian murgil dadin bultzatu eta eragiten du, bere heltze prozesua errespetatuz; horrek etxerako lanekin lotura handiagoa izatera bideratzen du.

Heziketa Fisikoa eta kirola

Gure ustez, mugimenduzko jarduera ikaskuntzaren oinarrizko elementua da; beraz, giza eta materia bitarteko asko igortzen ditugu horretara, mugimenduzko jarduera praktikan jartzeko denbora jakin bat ere erabili ohi dugu.

Heziketa Fisikoa ikasgaiaren barnean, gure ikasleek harremanen psikomotrizitatea, igeriketa, gimnasia, jokoak eta araututako kirolak praktikatzen dituzte. Jarduera osagarri moduan, eskalatzea, eskia, patinajea, piraguismoa eta mendi-ibilaldiak praktikatzen dituzte.

Eskolaz kanpoko ordutegian, ikasleek gimnasia erritmikoa, saskibaloia, futbola, eskubaloia, atletismoa... praktikatzeko aukera dute.

Psikoafektibitate gaixotasunak prebenitzeko eta lehen haurtzaroko etapan osasuna sustatzeko programa

Prebentzioaren gizarte zeregina (Sexu Hezkuntza, Droga-mendekotasuenen Prebentzioa, Bide Hezkuntza...) gizakiaren osoko osasuna bultzatzeko beharrezko testuingurua da; hori dela eta, The English School ikastetxeak proiektu hau bere irakaskuntzaren barnean kokatzen du, haurren heltze prozesuaren ulergarritasun enpatikoa lortzeko eta bere jarreraren eta emozio erreakzioen irakurketaren bidez afektibitate erreakzio beharrak hobeto ulertzeko oinarrizko helburuarekin.

Gure ikastetxean, adinez txiki direnetik pertsonaren (osotasunean hartuta) prebentzioa beharrezkotzat jotzen dugu, eskola eta familia integrazioaren estrategiak bultzatuz.

Gure ustez, osasuna gaixotasunetik irten eta gatazkak gainditzeko ahalmena da; hau da, bio-psiko-sozial ikuspegitik begiratuta, eta ez fisikoa soilik. Haurren ezagutzaren bidez, bizitzako lehen 0 urtetik 6 urtera artekoa izan ohi den bilakaera aldiaren ulergarritasunera gerturatu nahi dugu, etapa hori gizakiaren emozio osasuna sustatzeko eta prebenitzeko erabakigarria dela uste baitugu.

Haurren prebentziorako sentikortasun giro honetan, gure proiektuaren parte diren hainbat jarduera garatzen ditugu:

Musika Eskola

Gure ustez, musika hezkuntzak musikarako gustua eta sentikortasuna garatzen laguntzen dio ikasleari; eta horrez gain, nortasunaren garapen harmonikoa bultzatzen du.

Gure Musika Eskolan, hiru urtetik aurrerako haurrek jokoen eta soinu bizipenen bidez musika munduarekin kontaktuan egoteko aukera izango dute, gero, Musika eta Instrumentu Praktikaren ikasketak gauzatu ahal izateko. Era berean, hala nahi duten heldu guztiei ere musika hezkuntza eskaintzen die. Hauek dira eskaintzen ditugun mailak:

1. maila edo lehen kontaktua (hiru urtetik bost urte bitarteko haurrentzako musika tailerra)
3 eta 5 urte bitarteko haurrek, musika beren inguruneko munduarekin erlazionatzen dute modu naturalean, jokoen, jardueren eta soinu bizipenen bidez. Horrela, soinu jardueraren bidez, haurraren nortasunaren garapen harmonikoa bultzatzen da.
2. maila edo hasierakoa
Maila honetan, ikasleak instrumentua bere nortasunaren eta sentsibilitatearen garapeneko beste elementu adierazgarri bat bailitzan hartuko du. Maila horretatik aurrera, ikasleak Musika Hizkuntzaren, Armoniaren, Kantuaren... ezagupenak bereganatuko ditu.
3. maila edo segurtatzea
Ikasleak Kontserbatorioko Maila Ertaineko 2. zikloarekin baliokidea den instrumentu edo kantu eskumena lortuko du.

Ikaslearen musika trebakuntza osatzeko, ikasleek hainbat kontzertu pedagogikotan parte hartzeko aukera dute, ikastetxearen barnean nahiz kanpoan.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.