Edukira joan

Hemen zaude: Antolakuntza

Antolakuntza

Kontseilu Errektorea

Kontseilu Errektorea Kooperatiba Sozietatearen gobernu, kudeaketa eta ordezkaritzako organoa da. Kontseilua gurasoek osatu ohi dute eta aldian-aldian bildu ohi dira Ikastetxearen funtzionamenduarekin lotura duten gaiak lantzeko, Estatutu Sozialetan esleitutako eskuduntzen arabera.

Zuzendaritza Taldea

Pedagogia zuzendariak, administrazio zuzendariak eta ikasketa buruak osatzen dute. Zuzendaritza Taldeak Kontseilu Errektorearekin batera lan egin ohi du Ikastetxearen eta langileen kudeaketa estrategiak, metodoak eta politikagintzak diseinatzeko eta zuzentzeko.

Irakasleen Klaustroa

Klaustroa 30 irakaslek osatzen dute. Egun indarrean dauden legezko baldintzen araberako titulua dute guztiek, eta irakasle, tutore edo alor bakoitzeko koordinatzaile gisa egiten duten lanetik, gure hezkuntza lanari ahalik eta koherentziarik eta profesionaltasunik handiena ematen saiatzen dira.

Hizkuntza Sailak

Klaustroa osatzen duten irakasleez gain, aditu ugarik egiten du zuzenean ikasleekin lan musika, kirolak, hizkuntza errefortzuak eta abar lantzen.

Pedagogia Taldea

Psikologo batek, psikopedagogiako bi adituk eta logopeda batek osatzen dute ikastetxeko Psikopedagogia Taldea.

Taldeko lan nagusien artean ondorengoak nabarmendu behar dira:

Laguntza Gela

Ikastetxean Laguntza Gela dugu Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako. Gela horretan, ikastetxeko psikopedagogoek lan egiten dute hezkuntza behar bereziak dituzten ikasle guztiekin. Ondorengoak dira horien betebehar nagusiak:

Estatutuak

Sozial estatutuak, PDF formatuan, gaztelaniaz.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.