Edukira joan

Hemen zaude: Helburuak

Hezkuntza proiektua

Sortu zenetik, The English School ikastetxeak ikasleen trebakuntza integralean, ingelesaren irakaskuntza trinkoan eta hezkuntza pertsonalizatuan oinarritutako Hezkuntza Proiektua garatu du ikasle talde txikien bidez.

Gure ikastetxearen hezkuntza jardueraren helburu nagusia ikasle banakoaren garapen integrala lortzea da, gizartean bete beharko duen rola bere egiten laguntze aldera beharko duen sentikortasun soziala lor dezan, bere eskubide eta betebehar guztiekin ondorengo helburuen bidez:

Helburuak

  1. Ikasle bakoitzaren banako gaitasunak aurkitzea, indartzea eta bateratzea.
  2. Ikaslearen integrazioa sustatzea gizartean espiritu kritikoarekin eta solidarioarekin.
  3. Ikasleari ikaskuntzaren interesa bultzatzea.
  4. Irakaskuntzaren alor orokor guztien ezagutza sakona jasotzea.
  5. Ingelesaren irakaskuntza sustatzea ikastetxean komunikatzeko hizkuntza nagusi gisa, ikaslea ikasten hasten den lehen unetik hizkuntza horretan barneratuz.
  6. Ikasleari euskarazko komunikazioa ezartzeko beharrezko eskuduntzak ematea.
  7. Psikomotrizitatea, heziketa fisikoa eta kirola sustatzea oreka fisiko eta emozionala lortzeko oinarrizko alor gisa.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

; ?>