Edukira joan

Hemen zaude: Historia

Ikastetxearen historia
eta egungo filosofia

The English School: 37 urteko ibilbidea

1967
The English Schoolsortu zen, Donostiako lehen Eskola ingelesa.
1978
The English Schoolen gurasoen Kooperatiba Sozietatea sortu zen, eta jabeak sozietateari eskualdatu zion zentroaren jabetza.
1994
Ikastetxea handitu genuen etxe bat erosiz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak bertan kokatzeko.
1995
The English Schoolen Musika Eskolak baimena lortu zuen.
1998
Hezkuntza Bereziko gela batek baimena lortu zuen.
2004
0-3 urte arteko zikloak baimena lortu zuen, eta, horri esker, The English School Hezkuntzako Itundutako Zentroan ondorengo atalak daude:
  • Haur Hezkuntzako gela bat, 1. ziklokoa.

  • Haur Hezkuntzako 3 gela, 2. ziklokoak.

  • Lehen Hezkuntzako sei gela.

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau gela.

  • Hezkuntza Bereziko gela bat.

  • Musika Eskola.

Printzipioak eta baloreak

The English School printzipio etikoetan oinarrituta dagoen ikastetxea da, doktrinatua ez dena eta independentea; hau da: ez dago interes politikoen edo erlijiosoen menpe. Independentzia jarrera horri esker, oinarrizko funtzioa bete dezake: ikasleengan autonomia kritikoa, autoezagutza eta barne askatasuna garatzea, eta munduaren gaineko eta munduarekiko arrazoizko eztabaida sustatzea.

The English School ikastetxeak ikasleen banakako arreta zaintzen du tutoretza bidezko jarraipenetik eta ekimenetik abiatuta. Helburu nagusia beren beharren araberako eskolako joera pertsonal eta profesional egokia bideratzea da.

The English Schoolek ikasleen interesen, gaitasunen eta motibazioen araberako curriculum proposamenak planifikatzen, antolatzen eta lantzen ditu.

The English Schoolek estereotipo sexisten aurka borroka egiten du, genero bakoitzaren banakotasunarenganako errespetua sustatuz errealizazio pertsonal bidezkoagoa, aberatsagoa eta osagarriagoa lortze aldera gizon eta emakumeen artean.

The English Schoolek eskola komunitatea osatzen duten kide guztien artean bertako kide izatearen sentimendua bultzatzen du; horretarako, ikastetxeko kide guztienganako errespetua sustatzen du oinarrizko eskakizun etikoaren alde: norberaren eta gainerakoen arteko harremanak zuzentzen dituzten printzipioenganako errespetua.

The English Schoolek askatasunean eta askatasunerako hezten ditu ikasleak, horiengan moralaren autonomia, askatasuna eta erantzukizun partekatua garatzea helburu duten prozesuak ahalbidetuz, erabakiak hartu eta aukeratzeko gaitasuna suspertze aldera.

The English Schoolek moralaren autonomia eta ikasleen hausnarketa-pentsamendua suspertzen duten hezkuntza jarduerei ekiten die, banakoen askatasuna bermatuko duen oinarrizko balore gisa, eta norberak bere erabakiak hartzeko gaitasuna bermatze aldera, egun bizi ditugun alienazioari eta masifikazioari erantzuna eman nahian.

The English Schoolek irakaskuntza ulerkorra, integratzailea, ez hautakorra edo lehiakorra… eskaintzen du. Horri esker, ikasleen garapen pertsonala ahalbidetu daiteke beren berezitasunetik abiatuta, ezaugarri hori aniztasunaren erakusgarri dela uste baitugu, eta ez desberdintasunarena.

The English Schoolek banakoen ezberdintasunak errespetatzea eta ulertzea ahalbidetzen du, horiek aniztasun gisa hartuta, ez ezberdintasun gisa.

The English Schoolek trebakuntzako, kulturako, kiroletako eta aisialdiko jarduerak antolatu ohi ditu. Ekintza guztiak borondatezkoak dira eta horren inguruko aukera ugari sortzen dute, eskolako testuinguruan sor daitezkeen ikasketa baldintza ezberdinetan.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

.inc"); ?>