Edukira joan

Hemen zaude: Jarduera ildoak

Hezkuntza proiektua

Jarduera ildoak

Hezkuntza personalizatua

Ikasleari norbanakoaren araberako arreta eskaintzen diogu; horrela, bere autoestimua erdiesteaz gain, baloreak aurkitzen eta garatzen lagunduko diogu, bere erritmoa errespetatuz eta ahalegina aintzat hartuz.

Ikasle eta talde bakoitzaren bilakaera egoerara egokitzen dugu ikasketaren prozesua. Horretarako, beharrezko curriculum egokitzapenak egiten ditugu. Ikasle bakoitzak behar dituen banakako hezkuntza ahaleginak ezarri ohi ditu ikasketa ordutegiaren barnean, eta ahalegin horrekin aurrera jarraitzen dugu ikaslea gai horretan seguru egon arte.

Tutore bakoitzak ikasle bakoitzaren jarraipen zabala eta hurbilekoa egin ohi du, trebakuntza integral batean egon ohi diren estamentu guztiak koordinatuz.

Psikopedagogiako eta orientazioko taldeak ikasleei babesa eskaini ohi die eta gurasoei behar duten informazioa eta ildoak ematen dizkie, sendiak ere dagokion protagonismoa benetan bidera dezan.

Baloreetan Hezkuntza

Ikasleak erantzukizunean eta dagozkion betebeharrak bere egiteko beharreko ahalegin pertsonalean hezten ditugu, norberaren gaitasunen arabera.

Ikasleak elkartasunean eta errespetuan heztea da gure helburua, ikasleak beharrezko sentikortasuna eskura dezan eta inguruan bizi ditugun indarkeria, eraso eta bidegabekeria arazoez jabetu dadin. Gainera, bizitzan zehar etengabe ikasten jarraitzea ahalbidetuko dion ohiturak garatzen lagunduko diogu ikasleari.

Gure irakaskuntza estiloan arrazionaltasuna da nagusi, nagusikeriaren gainetik.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

c"); ?>