Edukira joan

Hemen zaude: Jarduerak

Jarduerak

Jarduera gehigarriak

Eskola ikasturte bakoitzean zehar, gure ikasleek ere eskola esparrutik kanpo egiten diren jarduerekin ikasi eta gozatzeko aukera dute. Jarduerak hezkuntzako maila guztietarako programatu ohi dira eta ikasgai desberdinen koordinazioan egiten dira, laneko edukientzako laguntza eta zabalkundea izateko balio dezaten:

Udako jarduerak

Uztailean, gure ikasleek ikastetxeak antolatutako ingeleseko edo euskarako jardueretan har dezakete parte:

Ingelesa — Play School Programa
Bi eta hamabi urte bitarteko ikasleei zuzenduta, programa hau uztailean burutzen da, 9:00etatik 14:00ak bitartean. Denbora horretan, proiektu artistikoak, sukaldekoak eta kulturalak egiten dira; horiez gain, ibilaldiak, bisitak eta kirol txapelketak ere egiten dituzte.
Programa ingeles hutsean garatuko da eta ikastetxeko Ingeles Saileko koordinatzaileak zuzenduko du uneoro.
Euskara — Barnetegia
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik seigarrenera bitarteko ikasleei dago zuzenduta. Lizarrako Puy aterpetxean izan ohi da uztaileko hamar egunetan.

© The English School, Donostia. Eskubide guztiak erreserbatuta.