943 27 23 04 - 943 28 59 72 || Avenida José Elósegui 64 - Villa Ashun, Donostia-San Sebastián, Guipúzcoa, 20015 info@theenglishschool.org

Printzipio eta baloreak

The English School printzipio etikoetan oinarrituriko eskola akonfesional, anitz eta independientea da; ez dago inongo interes politiko edo erlijiosoen menpe. Independentzia jarrera horri esker eskolaren funtsezko helburua bete dezakegu: hau da, ikasleek autonomia kritikoa, norberen ezagutza, barne askatasuna eta munduaren gaineko zein munduarekiko arrazoizko eztabaida garatzea.

 

The English Schoolen ikasleenganako norbanako arretaz arduratzen gara, gertuko tutoritza eta jarraipenaren bidez, bakoitzaren beharretara egokitutako orientazio pertsonal zein profesionala bideratuz.

 

The English Schoolen ikasleen interes, gaitasun eta motibazio anitzen araberako curriculuma planteatu nahi dugu.

 

The English Schoolen estereotipo sexistak gaitzezten ditugu, gizon eta emakumeen artean errealizazio pertsonal bidezkoagoa, aberatsagoa eta osagarriagoa lortze aldera genero bakoitzaren banakotasunarenganako errespetua sustatuz.

 

The English Schoolen bertako parte izate sentimendua bultzatzen da eskola–komunitatea osatzen duten kide guztien artean, elkarbizitza eta harremanetarako oinarrizkoa den elkarrenganako errespetua zutabe izanik

 

The English Schoolen askatasunean eta askatasunerako hezten ditugu ikasleak: autonomia morala, askatasuna eta ardura partekatua garatzea helburu duten prozesuak ahalbidetuz, eta erabakiak hartu eta aukeratzeko gaitasuna suspertuz.

 

The English Schoolen ikasleen hausnarketa-pentsamendua suspertzen duen hezkuntza jarduerak eratzen ditugu, banakoen askatasuna mamituko duen oinarrizko balore gisa, eta norberak bere erabakiak hartzeko gaitasuna bermatze aldera, egun bizi ditugun alienazioari eta masifikazioari erantzuna eman nahian.

 

The English Schoolen irakaskuntza anitz, integratzaile eta ez lehiakorra eskaintzen dugu. Horri esker, ikasleen garapen pertsonala ahalbidetu nahi dugu, bakoitzaren berezitasunak aniztasunaren erakusgarri direnaren ustean, eta ez desberdintasunarenak.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros, para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios, así como analizar sus hábitos de navegación. Si continua navegando, supone la aceptación de la instalación de las mismas. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir que sean instaladas en su disco duro, aunque deberá tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades de navegación de la página web. Para más información pinche en el enlace siguiente enlace.

ACEPTAR
Aviso de cookies