943 27 23 04 - 943 28 59 72 || Avenida José Elósegui 64 - Villa Ashun, Donostia-San Sebastián, Guipúzcoa, 20015 info@theenglishschool.org

Helburuak

The English Schoolen hezkuntza proiektua pertsonaren garapen integralean oinarritu izan da betidanik, ingeleraren irakaskuntza trinkoa eta heziketa pertsonalizatua oinarri izanik.

Eskolako eguneroko lanean, ikasleei beren buruen jabe, libre eta arduratsu izaten lagundu nahi diegu, horretarako behar dituzten ezagutza eta trebezien bidez gizartean bere eskubide eta betebeharrak bete ditzaten. Horretarako, honako helburuetan oinarritzen gara:

HELBURUAK

  1. Ikasle bakoitzaren banako gaitasunak ezagutzea, indartzea eta bateratzea.
  2. Ikasleen gizarteratzea sustatzea, ardura soziala, izaera kritikoa eta elkartasuna bultzatuz.
  3. Ikasleek norberen ikasketa-prozesuarekiko interesa garatzea.
  4. Ikasleek alor orokor guztien ezagutza sakona jorratzea.
  5. Gure ikastetxean, lanerako eta komunikaziorako oinarrizko hizkuntza ingelera izatea, haurrak eskolara datozen lehen unetik.
  6. Euskaraz komunikatzeko beharrezko diren ezagutza eta baliabideak zabaltzea.
  7. Psikomotrizitatea, heziketa fisikoa eta kirola sustatzea, oreka fisiko eta emozionalerako oinarrizkoak direnez