Haur Hezkuntza
The English Schoolen, neska-mutikoen garapen intelektual eta fisikoa bultzatzea da Haur Hezkuntzan helburu nagusia; beren erritmoa errespetatuz, euren beharretara egokituz eta beste neska-mutikoekin batera beren bizipenez gozatzeko aukera emanez. Horretarako, hezkuntza maila honetan aditua den profesional taldeaz gain, espazio eta material egokiak ditugu, eta haurren beharrak asetzera bideraturiko proposamen didaktikoen bidez txikien pertsonalitatea, irudimena eta autonomia pertsonala mamitzen ahalegintzen gara, familia eta eskolaren arteko elkarlan sendoa bultzatzen duen eredu batean. Hori guztia, ingelera modu naturalean ikastea ahalbideratzen duen murgilketa eredu baten bitartez.
“3 years”, hiru urteko gelan, euskerako bost sesio izaten dituzte txikiek astean, eta jada “4 eta 5 years” mailetan, irakurmen-idazmenaren mundu zoragarrian murgiltzen dira, astean gaztelerako hiru sesioren bitartez.
Badakigu zelako garrantzitsua den umearentzat, bere nukleo familiarretik atera eta giro ezezagun batetan murgiltzea. Horrexegatik, eskolan lasaitasun eta afektibitate giroa sortzen ahalegintzen gara, haurrak seguruago senti daitezen, egunez egun ingurune berrira egokituz. Gure ikastetxean, Egokitzapen Plana hezitzaile, guraso eta psikopedagogia taldearen artean adostua izaten da.
Hezkuntza aldi hau bi ziklotan banatzen da: Lehen Zikloa, 0 eta 3 urte bitartekoa; eta Bigarren Zikloa, 3 eta 6 urte bitartekoa.
ingelera | gaztelera | euskera | |
1 year | 30 | 0 | 0 |
2 years | 30 | 0 | 0 |
3 years | 25 | 0 | 5 |
4 years | 22 | 3 | 5 |
5 years | 22 | 3 | 5 |
Lehen Hezkuntza
Hezkuntza aldi hau sei eta hamabi urte bitarteko haurreri dagokie. Adin horretan hasten dira komunikazioa, pentsamendu logikoa, gizarte eta kultur ingurunearen ezagupena edota beren mailaz mailako autonomia garatzen; hau da, ikaskuntza gehienen oinarriak finkatzen dira etapa honetan.
Hezkuntza aldi honen helburu nagusia haurrek modu kritiko eta sortzailean gizarteratu eta bizitzeko behar dituzten gaitasunak bereganatzea da. Ikaskuntza hori eragingarriagoa izango da prozesua motibatzailea eta atsegingarria den heinean. Lehen Hezkuntzan hasten dira haurrak bizitza eta elkarbizitzarako hain beharrezkoa den balore sistemaren garrantziaz jabetzen, eta horren arabera lan egiten, bizitzaren beraren esperimentazio eta aplikazio prozesuaren bidez.
Hizkuntzen distribuzioari bagagozkio, Grade 1 eta Grade 4 bitartean, hizkuntza nagusia ingelera da, astean 17 ordurekin; eta ingelera izango da ikasleek tutoreekin komunikatzeko erabili beharko duten hizkuntza bakarra. Euskeraren erabilpena astean hiru orduz zabaltzen da Art eta Physical Education ikasgaien bitartez; astean 8 orduz landuko da beraz. Gaztelera astean bost orduz mantentzen da.
Grade 5-etik aurrera, hiru hizkuntzek pisu bera hartzen dute: astean 10 ordu.
ingelera | gaztelera | euskera | |
Grade 1 | 17 | 5 | 8 |
Grade 2 | 17 | 5 | 8 |
Grade 3 | 17 | 5 | 8 |
Grade 4 | 12 | 10 | 8 |
Grade 5 | 10 | 10 | 10 |
Grade 6 | 10 | 10 | 10 |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hamabi urtetik hamasei urte bitartekoei dagokie. Aldi honetan, ikasleek aldaketa nabarmenak bizi ohi dituzte: gorputzean, adiminean, izaera emozional eta afektiboan… Hori dela eta, beharrezkoa da alor horiek aintzat hartu eta irakaskuntza pertsonalizatua ahalbideratzen duen eredu didaktikoa lantzea; adin bakoitzari egokituriko programen bitartez, ikasleen interes eta motibazioei erantzungo dien eredua; banakoaren arreta, ikaste esanguratsua, ebaluaketa formatiboa eta orientazioa oinarrizko ardatz izango dituen irakaskuntza, alegia.
ingelera | gaztelera | euskera | |
DBH 1 | 12 | 9 | 9 |
DBH 2 | 12 | 10 | 8 |
DBH 3 | 10 | 10 | 10 |
DBH 4 | 8 | 12 | 10 |
- Hizkuntza Plana
Hizkuntza ezberdinei eskainiriko lanorduek, laguntza edo errefortzu programek, eta ikastetxeaz kanpoko ziurtagiriek gure ikasleen hizkuntza-aniztasuna bermatzen dute. - Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Eguneroko curriculumean integratuak - Ikerketa lanak
Aurkikuntzaren bidez gauzatzen den ikasketan oinarritzen dira, eta autonomia, sormena, elkarlana eta interdisziplinarietatea eratzen dituzte. - Sexu Heziketarako Programa
Eguneroko curriculumean integratua. - Orientazio Psikopedagogikorako Programa
Kalitatezko irakaskuntzaren oinarrizko elementua da eta ikasle bakoitzaren orientazio pertsonala, akademikoa eta lanerakoa bideratzen ditu. - Ibilaldiak / Bidaiak
NORA | HERLBURUA | |
DBH 1 Y DBH 2 | Bilbo eta Gasteiz | Euskal hiriburuen inguru urbanistiko, historiko eta kulturala ezagutzea. |
DBH 3 | Madril | Austriarren Madril ezagutu eta Historian ikasitakoa bertatik bertara ikustea. |
DBH 4 | Faversham (Ingalaterra) | Hango eskola batetan ikasi eta bertako familiekin bizitzea, eskolaldiaren goien-une gisa kultura ingelesean murgilduz. |