The English School ingelera, euskara eta gaztelania irakasten dituen ikastetxe hirueleduna da. Gure ikastetxean gaztelania eta ingeleraren menderapena bermatzen da, era berean euskararen oinarrizko idatziz zein ahozko konpetentziak bultzatzen direlarik.Hiru hizkuntzak ikasgai anitzetako hizkuntza-beikular gisa erabiltzen dira eta hezkuntza mailaren arabera hein ezberdinean lantzen dira:
Ingelera
Ikasleek ingelera ahoz eta idatziz menperatzea oinarrizko helburua da guretzat. Eguneroko lanean zein eskolatik kanpoko ekintzetan, ingelera erabiltzen dugu hezkuntza eta komunikazio hizkuntza moduan.
Behar izanez gero, eskolara gutxieneko ezagutzarik gabe iristen diren ikasleei zuzenduriko egokitze programa bat du gure Ingelera Departamentuak.
Era berean, eta Euskera Departamentuarekin elkarlanean, ikasle bakoitza dagokion hizkuntza mailan kokatzen dugu.
Lehen Hezkuntzako azken bi kurtsotan hasi eta DBHn zehar, gure ikasleak azterketa internazionalak gainditzeko prestatzen ditugu (ESOL).
Eskolatze guztian zehar, gure ikasleek kanpoko azterketen irizpideen araberako ingelera probak egiten dituzte, eta Cambridge Univertsitateko azterketa ofizialekin amaitzen dituzte ikasketak (First Certificate edo Advance).
KET | GRADE 5 |
PET | GRADE 6 – DBH 1 |
FCE | DBH 1 – DBH 2 |
CAE | DBH 3 – DBH 4 |
Euskera
Euskara ikastea oinarrizko eskubidea izateaz gain, gure gizartean gero eta beharrezkoagoa da; hori dela eta, gure ikasleak eskolara iristen diren unetik euskara modu atsegingarri eta aberasgarrian bereganatzen saiatzen gara, ahoz zehin idatziz komunikatzeko erraztasuna izan dezaten.
Eskola-orduetan euskararen erabilpena bultzatzen da, besteak beste Ingurunearen Ezaguera, Heziketa Fisikoa, Teknologia edo Heziketa Plastikoa ikasgaietan, eta baita jarduera osagarri eta eskolaz kanpokoetan ere.
Eskakizun maila indartze aldera, eskolaz kanpoko ebaluaketak egiten dira Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zenbait kurtsotan (Grade 6, DBH 1 eta 2 ).
Gaztelera
Haurrek 4 eta 5 urte dituztenean hasten gara gazteleraz irakurmena eta idazmena lantzen, eredu konstruktibistaren bitartez.
Oinarrizko ideia honetan datza: eskolan hasterako txikiak irakurmenaren inguruko hainbat ezagupenen jabe dira, ohituta bait daude, egunero ingurunearekin duten interakzioari esker, hainbat logotipo eta hitz ikustera: beren edo gurasoen izena, esaterako.
Hortik abiatuta, apurka, hitzekin jolasean esperimentatzera bultzatzen ditugu haurrak: konparazio eta esperimentazio bidez hizkuntza dekodifikatzera iristen diren arte. Hazten doazen heinean, ezagupenak barneratu ahala, hizkuntza kodean murgilduko dira, irakurmena eta idazmena zuzentzen dituzten arauak menperatuz.
Konstruktibismoaren bidez, hizkuntza idatzian murgildurik bizi diren haurren garapen psikologiko eta kognitibora egokitzea lortu nahi da.
Hauxe da eredu honen ideia nagusia: alfabeto kodea menderatu baino lehen ere testuak irakurri eta idatzi daitezkeela. Idazmenaren inguruan hipotesi desberdinak eraikiz ikasten dute haurrek. Ikasketa prozesu horretan, hipotesiak geroz eta zehatzagoak dira, gradualki gure alfabeto kodearekin bat egiten duten arte.
Azken finean, ikaslea hizkuntza idatzian norbere garapen prozesua errespetatuz murgiltzea bideratzen da, horrek ikasketa prozesua eta lanarekiko binkulazio sendoagoa dakarrelarik.