• Hezkuntza pertsonalizatua.
Ikasle bakoitzari banakako arreta eskaintzen saiatzen gara, norbere balore eta erritmoak aurkitu ditzan autoestima indartuz, eta lanarekiko ahalegina sustatuz.
Ikasle eta talde bakoitzaren garapenera egokitzen ditugu ikasketa-prozesuak, horretarako curriculumean beharrezkoak diren moldaketak gauzatuz.
Ikasle bakoitzak eskola-ordutegiaren barnean behar duen banakako laguntzari ekin eta jarraitzen diogu, ikaslea jakineko arloan ziur sentitzen den arte.
Tutoreek ikasle bakoitzaren jarraipen zabal eta hurbilekoa egiten dute, heziketa integralerako beharrezkoak diren arlo ezberdinak koordinatuz.
Laguntza eta Psikopedagogia Taldeak, ikasleei babesa eskaintzeaz gain, gurasoenganako ardura du: hauei, dagokien protagonismoa bete dezaten, beharrezko duten informazio eta ildo guztiak eskainiz.
• Baloreen Hezkuntza
Gure ikasleak ardura eta ahaleginean hezitzen ditugu, bakoitzaren gaitasunen arabera, dagozkien beharrei erantzun diezaieten.
Ikasleak elkartasun eta errespetuan heztea da gure helburua, beharrezko sentikortasuna eskuratu eta inguruan bizi ditugun indarkeria, eraso eta bidegabekeriez jabetu daitezen. Bestalde, bizitzan zehar etengabe ikasten jarraitzeko ohitura erakutsi nahi diegu, horretarako behar dituzten baliabideak eskuratuz.
Gure irakaskuntza estiloan arrazionaltasuna da nagusi, nagusikeriaren gainetik.
• Lehen Haurtzaroko osasunaren sustapena eta gaixotasun psikoafektiboen prebentziorako programa
Pertsonaren garapen integrala lortzeko, ezinbestekoa da prebentzioak betetzen duen zeregin soziala (sexu heziketa, droga-mendekotasunaren prebentzioa, bide hezkuntza …). Hori dela eta, gure irakaskuntzen barnean kokatzen da programa hau. Haurren garapen prozesuaren ulermen sakon eta enpatikoa jorratu nahi dugu, ez bakarrik heuren jarrerei begira, baita erreakzio emotiboei ere, bakoitzak dituen behar afektiboei erantzuteko oinarrizko helburuarekin.
EGure ikastetxean beharrezkotzat jotzen ditugu, ikasleak txiki direnetik, pertsonaren osotasuna eta gaitzen prebentzioa, horretarako eskola eta familiaren arteko elkarlanerako estrategiak bultzatuz.
Osasuna gaixotasunetik atera eta oztopoak gainditzeko ahalmena dela ulertzen dugu, eta gaixotasuna arazo bio-psiko-soziala dela sinisten dugu, ez fisikoa bakarrik.
Haurtzaroa ezagutu eta bizitzako lehen 6 urteetan gertatzen den garapena sakonki lantzen ahalegintzen gara, hasierako urte horiek gizakiaren osasun emozional egokia eta prebentziorako erabagikarriak direla uste baitugu.
Sensibilizazio klima honetan eratzen dira gure Proiektuaren parte diren hainbat jarduera:
- Irakasleen etengabeko formazioa, ikastaro ugarien bidez.
- Familien sensibilizazio eta formazioa, Guraso Eskolaren bitartez eta ikastetxeak antolaturiko hitzaldi eta mahai-inguruen bidez
- Familia eta eskolaren arteko elkarlanaren sustapena