Gure Eskola

The English School, Donostian sortutako lehen ingeles eskola, duela 56 urte hasi zen lanean, 1967an Villa Carmenen (Ategorrietan) ateak ireki zituenean. 1975ean gaur egungo Villa Ashunera aldatu zen. 1978an, garai hartako jabeak eta gurasoek  ikastetxearen titulartasuna The English Schooleko gurasoen kooperatibari eskualdatzea adostu zuten, bertan alokairuan egokituz. 

Orduan etengabeko bilakaera hasi zen, Donostiako hirirako ezinbestekoa zen hezkuntza proiektu bakar bat eraikiz, ingelesa hizkuntza gidari eta arreta pertsonalizatua ardatz nagusitzat erabiliz.

1967

The English School, Donostian sortutako lehen ingeles eskola, duela 56 urte hasi zen lanean, 1967an Villa Carmenen (Ategorrietan) ateak ireki zituenean.

1975

1975ean gaur egungo Villa Ashunera aldatu zen.

1978

1978an, garai hartako jabeak eta gurasoek  ikastetxearen titulartasuna The English Schooleko gurasoen kooperatibari eskualdatzea adostu zuten, bertan alokairuan egokituz.

1994

1994an The English Schoolek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari ere ekin zion Villa Ashun alboko Txabol Berri etxea erosi zuenean.

1995

Diziplina anitzeko sormena proiektuaren zutabe nagusi izaki, 1995ean The English School Musika Eskola Ofizialaren ateak ireki ziren, instrumentu zerrenda luze baten irakaskuntza teorikoa eta praktikoa eskainiz.

1998

Gure proiektuak arreta pertsonalizatua eta egokitua eskaintzen die ikasleei, 1998tik hona Hezkuntza Bereziko gelak eta gure psikologoa plantillan daudelarik.

2004

2004a geroztik, 0-3 zikloa irekitzearekin batera, 0 eta 16 urte bitarteko hezkuntza integrala eskaintzen dugu.

2006

Bilakaera hau 2006an aitortu zen, Eusko Jaurlaritzak Onura Publikoko Zentroa izendatu zuenean (2006ko abenduaren 13ko EHAA).

2010

2010ean, Eusko Jaurlaritzak Hirueledun Esperimentazio Zentroa izendatu zuen.

2023

2023an, kapitulu berri bat ireki genuen, oso garrantzitsua, Villa Ashun jabetzan erosi baikenuen. Horri esker, ikastetxeak egitura erreforma mailakatuak egin ahal izango ditu, instalazioak ikastetxearen hezkuntza-eredura egokitzeko. Villa Ashun lurzatiaren eraikigarritasunak haren potentzialtasun guztia ustiatzen lagunduko duen hedapena ahalbidetzen du.

The English School-ek epe luzerako jarraipena bermatzen du. Ikastetxea une historiko batean dago, etorkizunari baikortasunez begira.