943 27 23 04 - 943 28 59 72 || Avenida José Elósegui 64 - Villa Ashun, Donostia-San Sebastián, Guipúzcoa, 20015 info@theenglishschool.org

Eskolaren antolamendua

Kontseilu Errektorea

Kontseilu Errektorea Kooperatiba-Sozietatearen gobernu, kudeaketa eta ordezkaritzarako organoa da. Gurasoek osatzen dute, eta periodikoki bildu ohi da ikastetxearen funtzionamenduaren inguruko gaiak jorratzeko, Estatutu Sozialetan jasotako konpetentzien arabera.

Zuzendaritza Taldea

Zuzendari pedagogikoak, zuzendari administraitzeileak eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko koordinatzaile banak osatzen dute Zuzendaritza Taldea. Kontseilu Errektoearekin elkarlanean kudeatzen ditu langileen zein eskolaren inguruko politika, estrategia eta metodoak.

Irakasle Klaustroa

Klaustroa 40 irakaslek osatzen dute. Egun indarrean dauden legezko baldintzen araberako titulua dute guztiek, eta irakasle, tutore edo alor ezberdinetako koordinatzaile gisa egiten duten lanaren bitartez, gure hezkuntza eredua goreneko koherentzia eta profesionaltasunaz janzten ahalegintzen dira.

Hizkuntza departamentuak:

Ingelera departamentua
Euskera departamentua
Gaztelania departamentua

Klaustroa osatzen duten irakasleez gain, beste hainbat profesionalek egiten dute ikasleekin lana: musika, kirola, hizkuntza errefortzua eta abarreko jardueretan.

 

Psikopedagogia Taldea

Psikologo eta psikopedadogo banak osatzen dute ikastetxeko Psikopedagogia Taldea.

Burutzen dituzten lanen artean apiragarrienetarikoak:

  • Ikaslearekiko arreta zuzena
  • Diagnostikoa eta terapia
  • Irakasleen formazioa eta aholkularitza
  • Familienganako arreta eta aholkularitza
  • Irakasle eta gurasoei zuzenduriko hitzaldiak

Laguntza Gela

Ikastetxeak Lehen eta Bigarren Hezkuntzara zuzenduriko Laguntza Gela bat du. Bertan eskolako psikopedagogak egiten du lan, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleekin. Bere oinarrizko lanen artean:

  • Beharra duten ikasleei zuzenduriko banakako programen diseinu eta jarraipena.
  • Programa hoien arlo zehatzen garapena, beharra duten ikasleenganako banakako arreta berezia eskainiz edota talde txikiei zuzenduriko jarduerak gauzatuz.
  • Irakasleei zuzendurik, hezkuntza behar berezien inguruko aholkularitza.
  • Beharrezko material didaktikoen garapena.
  • LTutorearekin elkarlana gurasoenganako arretan.
  • Oinarrizko tratamendu logopedikoa
  • Estimulazioa, arreta, memoria… lantzeko programen garapena.
  • Arazo zehatzen errehabilitazioa (dislexia, psikomotrizitate arazoak…)
  • Arlo instrumentalak lantzeko programa zehatzak (hizkuntza, matematika)