Musika eskola ofiziala gara

Musika-hezkuntzak ikasleari musikarekiko zaletasuna eta sentiberatasuna garatzen laguntzen dio, eta nortasunaren garapen harmoniatsua indartzen du.

Musika eskolak 3 urtetik gorako haurrei aukera ematen die jolasen eta soinu-esperientzien bidez musikaren munduarekin harremanetan jartzeko, gero interprete gisa garatu eta beren aukerako instrumentuaz gozatu ahal izateko.

1. maila (3 eta 7 urte bitartean)

Adin goiztiar honetan, ikasleak musikarekin lehen hartuemana izaten du, inguratzen duen munduarekin naturaltasunez erlazionatuz. Helburu nagusia ikasleei beren gaitasun musikalak garatu eta deskubritzeko aukera emango dien esperientzia musikal bat eskaintzea da, ahots, erritmo eta entzumenenaren bidez, ipuinen, kantuen, entzunaldien, jokoen, gorputz mugimenduko jardueren, instrumentuen praktikaren eta beren adinari egokitutako idazketa-kodeen bidez.

2. maila (8 urtetik aurrera)

Ikasleak ikaskuntza instrumentala garatzen du, eta hori bihurtzen da musika-ikaskuntzaren ardatz nagusia. Musika hizkuntza oinarri teorikoa izango da musika irakurtzen eta idazten ikasteko. Taldeko musika ere sustatzen da instrumentu-taldean eta koru-taldean. Ikastaroak amaitzean, ikasleak II. mailako diploma lortzen du, kontserbatorioan Oinarrizko maila.

3. maila

II. Mailako ikasketak amaitu eta musika ikasten jarraitu nahi duten ikasleentzat da 3. maila. Interprete gisa eboluzionatuz eta lortutako ezagutzaz gozatzeko.