Heziketa Fisikoa

Aktibitate motriza oinarrizko arloa da ikasketa prozesuan. Hori dela dela,  baliabide pertsonal zein material ugari bideratzen ditugu horretara, eta pisudun jarduera da gure eskolan.

Heziketa Fisikoa ikasgaiaren barnean, ikasleek psikomotrizitate erlazionala, igeriketa, gimnasia, jolasak eta kirolak lantzen dituzte.

Eskolaz kanpoko ordutegian, gimnasia erritmikoa, judo, saskibaloia, futbola edota eskubaloian jarduteko aukera dute.

Igeriketa gure hezkuntza proiektuaren zutabe izanik, derrigorrezko ikasgaia da Lehen Hezkuntzan.