Lehen Hezkuntza
Ingelesa ardatz delarik eguneroko komunikazioan eta irakasgaien irakaskuntzan lehen zikloetan, hiru hizkuntzetan ikaskuntza eta komunikazio trebetasunak sustatzen ditugu goragoko mailetara iritsi ahala.
Lehen hezkuntzan hasten dira haurrak komunikaziorako, pentsamendu logikorako, ingurune sozial eta kulturalaren ezagutzarako eta beren ingurunean gero eta autonomia handiagoa izateko gaitasunak garatzen, hau da, ikaskuntza gehienen oinarriak ezartzen dira.
Etapa honen helburua haurrak gizartean modu kritikoan eta sortzailean bizitzeko eta integratzeko behar duen ikaskuntza egiten laguntzea da. Ikaskuntza hori eraginkorragoa izango da prozesua motibagarria eta atsegingarria bada.
Lehen Hezkuntzan zehar, haurra balioek bizitzarako eta bizikidetzarako duten garrantzia aintzat hartzen hasten da, eta haiekin bat etorriz jokatzen du, esperimentazio prozesu baten eta norberaren bizitzan egokitze prozesu baten bidez.