Eginkizuna, ikuspena eta balioak

Printzipio etikoetan oinarritutako eskola ingelesa gara, ez doktrinarioa eta independentea, hots, interes politiko edo erlijiosoen menpe ez dagoena, ingelesa menderatzea osagai garrantzitsutzat hartzen duena eta beraz, ingeleraren irakaskuntza indartzen duena, baita euskara eta euskal kulturaren ikasketa ahalbidetzen dituena gure ikaslegoaren integrazio soziokulturalerako.

The English Schooleko proiektuak bere ikasleengan autonomia kritikoa, nork bere buruaren ezagutza eta barne askatasuna ditu helburu. Pertsona osotasunean hezten du, ezagutza akademikoa bermatuz eta fisikoki, mentalki eta moralki garatuz, gizalegezko ohiturak garatuaz, bizikidetzarako, bakerako eta lankidetzarako pertsona orekatuak, askeak eta arduratsuak izan daitezen.

KIVA eskola-jazarpenaren aurkako programa da, Finlandiar Hezkuntza sailak garatua.
IKASGILTZA Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntzako kooperatiba laikoek osatutako elkartea da.