Jarduera-ildoak
Ikaskuntza pertsonalizatua
Gure ikasleei beren hazkunde integralean laguntzen diegu, haien ikaskuntza eta sozializazioa bultzatuz.
ikasle bakoitzak bere bidea egin dezan lan egiten dugu, edozein dela ere bere erritmoa eta norabidea, autoestimu ona garatzen lagunduz, bere ahalegina eta aurrerapena aitortuz.
Eskola-ordutegiaren barruan beharrezkoak diren banakako hezkuntza errefortzuak edo zabaltzeak ezartzen ditugu, eta haurraren ibilbidea zehaztu ondoren, bidean sor daitezkeen zuloak, bihurguneak eta baldintza txarrak gainditzen laguntzen diogu. Hori guztia, abentura handi honen konplizeak diren familiak ahaztu gabe, behar duten informazioa eta orientazioa eskaintzen baitiegu, familiak benetan beren eginkizuna bete dezaten.
Ongizate emozionala
Loturatik hezten dugu, giro eta harreman seguruak erraztuz. Heldua gertukoa eta segurua da, lasaitasuna eta asertibitatea transmititzen ditu, eta harremanak elkarrekiko errespetuan oinarritzen dira.
Banakako erantzukizuna sustatzen dugu eta helburu nagusia ikasleek pixkanaka independentzia, autodiziplina eta bizitzarako trebetasunak lortzea da.
Ikastetxeko psikologoak prestakuntza eskaintzen die gure Familia Eskolan eta barne formakuntza gure langileei, komunitate osoak Diziplina Positibotik hezi dezan.
KIVA ikastetxea gara
Prebentzioa da gakoa. Horregatik, KIVAren bidez eskola jazarpenean prebenitzeko eta esku hartzeko, balioen programaketa eta jazarpen protokoloak indartzen ditugu. Kiva (www.kivaprogram.net) Finlandiako Hezkuntza Ministerioak garatutako programa entzutetsua da, eta eskola jazarpenaren prebentzioan eta kudeaketan duen eraginkortasuna ikerketa zientifiko zorrotzetan frogatu da.
Lehen Haurtzaroko osasunaren sustapena eta gaixotasun psikoafektiboen prebentziorako programa
Pertsonaren garapen integrala lortzeko, ezinbestekoa da prebentzioak betetzen duen zeregin soziala (sexu heziketa, droga-mendekotasunaren prebentzioa, bide hezkuntza …). Hori dela eta, gure irakaskuntzen barnean kokatzen da programa hau. Haurren garapen prozesuaren ulermen sakon eta enpatikoa jorratu nahi dugu, ez bakarrik heuren jarrerei begira, baita erreakzio emotiboei ere, bakoitzak dituen behar afektiboei erantzuteko oinarrizko helburuarekin.
EGure ikastetxean beharrezkotzat jotzen ditugu, ikasleak txiki direnetik, pertsonaren osotasuna eta gaitzen prebentzioa, horretarako eskola eta familiaren arteko elkarlanerako estrategiak bultzatuz.
Osasuna gaixotasunetik atera eta oztopoak gainditzeko ahalmena dela ulertzen dugu, eta gaixotasuna arazo bio-psiko-soziala dela sinisten dugu, ez fisikoa bakarrik.
Haurtzaroa ezagutu eta bizitzako lehen 6 urteetan gertatzen den garapena sakonki lantzen ahalegintzen gara, hasierako urte horiek gizakiaren osasun emozional egokia eta prebentziorako erabagikarriak direla uste baitugu.