Haur hezkuntza

Gure ikasleak ingelesean murgiltzeko konpromisoa hartzen dugu, eta horri esker haurrek modu naturalean ikas dezakete komunikatzen.

Haurraren garpenera egokituz, beren esperientziak beste haur batzuekin bizitzeko aukera eskaintzen diegu eta, horretarako, lehen haurtzaroan kualitatiboki prestatutako profesional taldea dugu, haien beharrei erantzuteko material egokia, eta nortasuna egituratzeko, irudimena pizteko eta autonomia pertsonalaren garapena bultzatzeko jarduera egokiak eskeintzen dizkietenak.

Haurrei beren garapen fisiko eta intelektualean laguntzen diegu, beren beharrak eta garapen erritmoak errespetatuz, segurtasun fisiko eta emozionala bermatuz.

Jakin badakigu zein garrantzitsua den haurrak familietatik aldentzea ingurune ezezagun batean integratzeko. Horregatik, giro lasai eta maitakorra sortzen saiatzen gara, haurrak seguru senti daitezen eta egunez egun egokitu daitezen; hori guztia hezitzaileek, zentroko talde psikopedagogikoak eta ikasleen gurasoek aztertu eta adostutako egokitzapen plan baten bidez. 

Psikomotrizitatearen bidez, baliabide pertsonalak eta identitate sendoa garatzeko oinarri seguru bat eraikitzen laguntzen diogu haurrari. Harreman psikomotrizitateak haurrari segurtasun eta konfiantza nahikoa eta egonkorra lortzen laguntzen diote, bere ahalmen sentsorial-motorretan eta eraikuntza sinbolikoan sakondu ahal izateko. 

Hizkuntza nagusia ingelesa bada ere, 3 urteko klasean euskara saioak sartzen ditugu eta 4 eta 5 urteko azken klaseetan, gaztelaniaz irakurtzen eta idazten ikasteko prozesu zirraragarrian ere sartzen ditugu.