Jarduera osagarriak

Ikasturte bakoitzean, gure ikasleek aukera dute eskola esparrutik kanpo egiten diren jarduerak ikasteko eta haietaz gozatzeko. Jarduerak hezkuntza maila guztietarako programatzen dira, irakasgai desberdinekin koordinatuta, landutako edukiak indartzeko eta zabaltzeko:

Antzerki emanaldiak: ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Zinema ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Musika kontzertuak.

Egonaldiak aterpetxeetan.

Bisita kulturalak: Zientziaren Museoa, Untzi Museoa, Aquariuma, Justizia Jauregia…

Irratiko eta telebistako programetan parte hartzea.

Ingurumen tailerretan parte hartzea.

Udako ekintzak

Uztailean, ikastetxeak berak antolaturiko ingelera kanpamenduan parte hartzeko aukera zabaltzen zaie ikasleei:

Play School Programa – INGELERA:

2 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduta, programa hau uztailean burutu ohi da, 9:00etatik 14:00ak bitartean. Bertan, proiektu artistiko, gastronomiko eta kulturalez gain, ibilaldi, bisita eta kirol ekintzak ere burutzen dira.

Programa guztia ingelera hutsean garatzen da, ikastetxeko Ingelera Departamentuko parte den koordinatzailearen zuzendaritzapean.