50 urtetik gorako esperientzia

Donostiako lehen ikastetxe ingelesa, 1967an sortua.

Eskaintza hezitzailea

Hezkuntza eleaniztuna eskaintzen dugu 1 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat, ingelesa dugularik hezkuntza proiektuaren zentroa.

Gure ikasleei beren hazkunde integralean laguntzen diegu, haien ikaskuntza eta sozializazioa sustatuz.

Guri buruz

Hezkuntza
eskaintza

Hezkuntza integrala eskaintzen dugu Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte. Gure konpromisoa ikasleen garapen-etapa guztietan hezkuntza-ingurune aberats eta suspergarria eskaintzera bideratzen da.

Haur hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Derrigorrezko bigarren hezkuntza

Musika

Eskolaz kanpoko ekintzak

Haur hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Derrigorrezko bigarren hezkuntza

Musika

Eskolaz kanpoko ekintzak

Gure eskola

Bizitzarako
ikasten

Ingelesa ardatz, jakin-minez beteriko errespetuzko ikasle independenteak heztea dugu helburu, gure gizarteari modu positiboan laguntzeko ondo prestatuta egon daitezen.

Ikasle bakoitza den horretan da baloratua beraz, eta hauek ahalduntzeko lan egiten dugu, seguru senti daitezen baita komunitateko kide ere.

Ingelesa bihotzean

Hizkuntzen ikaskuntza erreala eskaintzen dugu ikasgaiak erabat ingelesez irakatsiaz. Cambridge ESOLeko zentro aztertzailea gara.

Ikaskuntza pertsonalizatua

Ikasle bakoitzak bere erritmoa eta norabidea edozein dela ere bere ibilbidea egin dezan egiten dugu lan, autoestimu ona garatzen lagunduz eta bere esfortzua eta aurrerapena onartuaz.

Ongizate emozionala

Elkarrenganako loturan oinarrituta hezten dugu, giro eta harreman seguruak eskainiz.

Prebentzioa eta antzemate goiztiarrean lan egiten dugu.

Kiva eskola gara, jazarpenaren aurkako programa integrala.

Kirola

Gazteen jarduera fisikoak, oro har, haien garapen kognitiboa errazten du, eta beraz, haien eskola-errendimenduari laguntzen dio. The English Schoolen igeriketa klaseak dauzkagu eskola-orduetan txertaturik.

Gure eskolan sukaldatzen dugu

Jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria eskutik doazenez, gure sukaldean sukaldatzen dugu guk. Zerbitzua Askorak kudeatzen du eta Mahi-Mahi proiektu berritzailean parte hartzen dugu.

Guri buruz

Trilinguismoa

Gure haurrak hezkuntza-bidaian hasten direnean, lehen urteetan ingelesean murgiltzeak duen garrantzia azpimarratzen dugu. Oinarri honek arrakastarako prestatzen ditu, eta aurrera egin eta maila altuagoak lortu ahala, gure ikasleek hiru hizkuntzetan komunikazio trebetasun sendoak gara ditzaten lan egiten dugu. Horrela, gero eta globalizatuagoa dagoen gure gizartean oso baliagarria izango zaien gaitasun eleanitz baliotsua ematen diegu.